Enkarterrialde albisteak guztia klik batean

Azkeneko berriak

Síguenos en las redes sociales

Enkarterrialdek eta Balmasedako Udalak hitzarmen bat sinatu dute GLMrekin jarraitzeko 2024an

Partekatu

Landa garapeneko Enkarterrialde elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Balmasedako Udalarekin astearte honetan, otsailak 13, 2024an Gure Lurreko Merkatua nekazaritzako elikagaien azoka egin ahal izateko.

Enkarterrialdeko presidente Sergio Fernándezek eta Balmasedako alkate Alfonso San Vicentek sinatu dute akordioa gaur goizean Balmasedako udaletxean, nekazaritzako elikagaien azoka egiten jarraitzeko hileko lehenengo eta hirugarren zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara, Martin Mendia kalean, kontsumitzailearen eta ekoizlearen artean kalitatezko produktuen zuzeneko salmenta sustatzeko.

Gure Lurreko Merkatua Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaimendiren eta Bilboko Udalaren arteko ekimen instituzionala da, eta beste udalerri batzuetara ere hedatu da, Balmasedara, esaterako. Helburu nagusia da baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana bermatzea, eta batzuen eta besteen arteko distantziak txikitzea.

Balmasedan, GLM finkatuta dago dagoeneko, 2019az geroztik egiten baita hiribilduan. Gehienetan, sei-zazpi postuk hartzen dute parte hamabostean behin, eta gildak eta piperrak, ogia eta eratorriak, barazkiak, ahabiak, gaztak, eskuz egindako larruzko gauzak edo/eta kosmetika beganoa izaten ditugu, besteak beste.

Enkarterrialderen eta Udalaren arteko lankidetza-akordio honen bidez, askotariko jarduerak ere egingo dira, esaterako, Enkarterriko nekazaritzako elikagaien lau otarra zozkatuko dira urtean zehar, erosketak merkatuan egiten dituzten pertsonen artean. 

Gainera, aurten giro-musika egongo da azokan, eta zozketa bidez ekoizle batzuen instalazioetara ikustaldiak antolatuko dira, GLM Balmasedan saltzen diren produktuak nola egiten diren ikusteko. Adibidez, Saratxagako (Galdames) errotara joango gara edo/eta Lezamara ere bai, La Gilda del Norte ezagutzera.

Hitzarmenaren jardueretan dastaketa bat ere badago, bai eta plater edo pintxo bat bertan egitea ere, bertaratutakoen artean banatzeko.

Hitzarmena sinatuta, Enkarterrialdek eta Balmasedako Udalak nekazaritzako elikagaien sektorea babesteko konpromisoari eusten diote merkatu hau mantentzearen bidez, eta dinamizatzeko lanean arituko dira, tokiko eta gertuko produktuek bezero gehiago izan ditzaten.

Hurrengo merkatua otsailaren 17an (larunbata) izango da Balmasedan.