Enkarterrialde albisteak guztia klik batean

Azkeneko berriak

Síguenos en las redes sociales

Ipar Martxak Bide Berdean

Ibilketa nordikoko hastapen-tailerrak eta ibilaldiak, Burdinmendi Bide Berdean

Partekatu

Apirileko Ipar martxen ondoren, ekainean zehar Sopuertan eta Muskizen egingo dira

Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak, Abanto Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, ibilketa nordikoko zenbait hastapen-tailer eta ibilaldi antolatu ditu; ekainetik urrira bitartean izango dira, Burdinmendi Bide Berdearen proiektua osatzen duten herrietan.

Guztira, sei tailer egingo dira; meategien trenbidearen ibilbidean dagoen herri bakoitzean bat. Horrela, ekainaren 2an Sopuertan izango da, Santa Anako frontoian eta 9an Muskizen, udal pilotalekuan. Urrian Abanto Zierbenan ospatuko da hilaren 6an Eusko Gudariak plazaren ondoan dagoen haur parkean. Eta azken martxarekin amaituko da  Zierbenan, urriaren 20an, La Arena hondartzako turismo bulegoaren ondoan.

Jarduerak atal hauek izango ditu: partaideei makilak banatuko zaizkie, hastapen-tailer bat egingo da, eta 6 kilometro inguruko joan-etorriko ibilaldi bat egingo da, saio praktiko gisa. Gero, luzatze-ariketa batzuk egingo dira, eta, amaitu baino lehen, zalantzen eta galderen txanda egongo da. Tailerraren arabera, ibilbideak desberdinak izango dira, baina guztiak Bide Berdetik igaroko dira.

Edozein tailer egiteko, gomendatzen da arropa eta oinetako erosoak janztea, eta kontuan izan behar da, gainera, tailerrak 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutakoak direla. Era berean, gomendagarria da ur-botila bat eramatea.

Antolatzaileek aldatu egin ditzakete jarduerak, meteorologia-baldintzen, lurraren egoeraren edo partaideen egoera fisiko-psikikoaren ondorioz, edo jarduera behar bezala burutzeko beste edozein arrazoiren ondorioz.

Lekuak mugatuak dira eta aurtengo inskripzioa dohainik izango da.

Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak eta Abanto Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalek beste urte batez sinatutako hitzarmenari esker egindako jardueretako bat da hau; hala, Bide Berdea aberastasuna sortzeko produktu bihurtzen da. Bide hori da udalerri hauen ezaugarri komun nagusia, eta guztiek aitortzen dute beharra dagoela baterako ekintzak egiteko, Bide Berdearen posizionamendua eta merkaturatzea hobetzeko.

Izena emateko:

https://forms.gle/zDoruCRbHTQXZdT7A